2008/02/04

Mil soles espléndidos



Precioso libro, del mismo autor que "Cometas en el cielo". Es la historia de unas mujeres afganas, durillo, si lo empiezas no lo sueltas, que lo disfruteis guapas.

Aurora

XAKE MATE



Agustin Zubikarai saria lortu zuen nobelako labur honek ere Bigarren Munduko Gerran kokatzen du istorioa. Izenik agertzen ez duen pertsonaiak haurtzaro eta nerabezaroko urteetako oroitzapenak gogoratuko ditu: bonbez txikitutako Berlin hiria, frontean hildako aita soldadua, xakean ikasi zueneko garaia, hanka moztu ziotenekoa, gurpil aulkiaren hotsa, ama, Angela. Maximilian plazako Bavaria tabernako ataria, xake jokalariak. Penizilina kontrabandoa.
Xakea borroka da, gerra alegia. Gerra heriotza da. Bizirik jarraitzeko borrokatu behar. Xake jokoaren mugimenduak eta logika. Mutil gazte elbarria peoia izango da partida honetan. Errege eta erregina, Hilde anderea eta Angelaren aitaordea.
Neska-mutilak ditu protagonistak eleberri honek, neska-mutilek gustura irakur dezaketen eleberria da. Lehen pertsonan idatziriko historia sinplea, ez konplexua, oso erraz irakurtzen dena, narrazio zuzen eta erritmo bizikoa.

Izaskun

AROTZAREN ESKUAK



Sail honetakorik ez da asko argitaratzen Euskal Herrian eta proposatzen dizuedanak hirugarren argitaldia ikusi du honez gero: nobela beltzaz ari natzaizue, hain zuzen.
Ezin izango dugu Henning Mankell idazle suediar ospetsuaren eleberriekin konparatu “Arotzaren eskuak” askoz xumeagoa baita, baina Ladrón Aranaren obrak irakurlearen interesa bereganatzen du, narrazioaren barneko misterioak eta amaierako ezustekoak jakin-mina pizturik mantentzen duelako 248.orrialde arte. Narrazioak bukaeraraino eusten dio suspense eta tentsioari.
Ane ezagutzen ez duen aitonarengandik baserri baten jabe egin da. Baserria Nafarroan dago eta bere etxe ondoko lurrak txukuntzen ari dela hildako baten hezurdura aurkituko du. Hari horretatik tira eginez, bere burua gertaera misteriotsu eta arriskutsu batean nahasirik aurkituko du hilketa sail bat deskubrituz. Bigarren Gerrako historia bat azalaraziko du Geppert polizia zaharra ondoan duela.
“Ez dago batere gaizki. Polizia izatea pentsatu beharko zenuke, Duhalde andereño – erran zuen Geppertek.”
Idazkera argia, euskara ulerkorra; irakurterraza, atsegina. Oso gustura irakurtzen den intrigazko nobela.
“Arotzaren eskuak” Alberto Ladrón Arana idazle nafarraren (Iruñea, 1967) laugarren eleberria dugu hau eta gaztetxoendako proposatzen dizuedan “Xake Mate” bere bigarrena izan zen.

Izaskun