2008/01/22

LA SANGRE DE LOS INOCENTES


JULIA NAVARRO

• EDIZIOA: 2007 • ARGITALETXEA: Plaza & Janes
• ORRIALDEAK: 780 • ISBN: 9788401336379
• MARRAZKIGILEA: Edmund Berninger


Nobela luze bat. Nobela nahasia, pertsonaia asko, garai oso desberdinak, trama desberdinak, etab.
Hiru zati nagusi ditu, lehenengoa Montsègur (XIII.medea), kataroak, elizaren inkisizioa eta eskuizkribu bat. Bigarren zatia, Frantzia, D'Amis kondea, alemanak, mitoak eta errealitate krudela. Hirugarren partea, gaur egungo garaiak, epez euskaldunak, poliziak, islamistak eta mezu kezkagarriak.
Onartuko dut, gustura irakurri dut, baina ez dut uste memorian luze iraunduko duenik.

2008/01/02

TXAKURRARI GAUEAN GERTATUTAKO ISTRIPU BITXIA



Idazlea: Mark Haddon
Itzultzailea: Xabier Olarra
Argitaletxea: Igela
Orrialdeak: 316

Christopher hamabost urteko mutikoak, gau batez, Shears Andrearen lorategian zakur bat hilda aurkitzen du. Bizilagunaren zakurra zen. Orduan, zakurraren hiltzailearen bila hastea erabakitzen du. Christopherren ama duela bi urte hil zen, ospitalean, bihotza gelditu zitzaiolako. Baina zakurraren hiltzaileari eta Christopherren amari buruzko misterio asko azaltzen dira pixkanaka. Zein misterio argitu zituen Christopherrek? Zer gertatu zen bere amarekin? Nor ote da hiltzaile misteriotsua?
Liburu polita, berezia, atsegina, desberdina.