2008/03/13

MARINEL ZAHARRAREN BALADA



S. T. COLERIDGE
(JOSEBA SARRIONAINDIAren itzulpena)
PAMIELA.- 1995


“Marinel zaharraren balada” (“The rime of the ancient mariner”) Samuel Taylor Coleridge (1772-1834) idazle britaniarraren obra eder hau euskaratu zigun Joseba Sarrionandiak 1995ean Iruñeko Pamiela argitaletxeak eginiko edizioan.
Poesia lan honek ezkontza batera sartzera doan gazte bati marinel zahar batek kontaturiko istorioa osatzen du. Nola marinel zaharra ontziratu zen, “lehendabizi Ekuatoreruntz nabegatu ondoren, itsasontzia ekaitzek Hego Polo aldeko eskualdera eraman zuten, eta nola han, marinel zaharrak, gupidarik gabe eta abegitasun legeak apurtuz, hil zuen itsas-hegaztia eta, ondorioz, zigor ugari eta gogorrek oldartu zuten, eta horrek eragin zizkion penak. Eta nolabait bere sorterrira itzuli zen.”
Istorio indartsua kontatzen digu poesia narratibo honek: ekaitza, patua, penitentzia ditugu trajediaren elementuak giro hotzeko itsas behelaino batez inguraturik. Marinel zaharra protagonista dugu eta ontziko gainerako marinelak ere agertuko zaizkigu izuak eta oinazeak harrapaturik.
Ez da poesia zaila, ez du errimarik; bertsotan kontaturiko narrazioa da eta atal bakoitzaren laburpena eskaintzen zaigu testuaren eskuin aldean. Istorioa zazpi ataletan banaturik dago. Ingelesezko eta euskarazko edizio elebiduna da, jatorrizko hizkuntzaz eta Joseba Sarrionandiak erabili zuen euskara aberatsez irakurtzen ahal dena.
Argitalpenak berak ere merezi du Gustav Doreren irudi benetan ederrez lagundurik topatuko baitugu.


Izaskun

2008/03/11

El Inquisidor

El Inquisidor ( PATRICIO STURLESE )



Onartuko dut, oso gustokoak ditut horrelako nobela historikoak. Bukaera kaxkarra.
Denbora pasatzeko modu bat.


Egilearen web orria

Allegro ma non troppo.





Liburu txiki bat, humore eta inteligentzia ariketa handi bat egiteko.
Piperra Erdi Aroko motorea eta giza ergelkeriaren legeak, hauexek dira liburu honen bi eskaintza bereziak.

2008/02/04

Mil soles espléndidos



Precioso libro, del mismo autor que "Cometas en el cielo". Es la historia de unas mujeres afganas, durillo, si lo empiezas no lo sueltas, que lo disfruteis guapas.

Aurora

XAKE MATE



Agustin Zubikarai saria lortu zuen nobelako labur honek ere Bigarren Munduko Gerran kokatzen du istorioa. Izenik agertzen ez duen pertsonaiak haurtzaro eta nerabezaroko urteetako oroitzapenak gogoratuko ditu: bonbez txikitutako Berlin hiria, frontean hildako aita soldadua, xakean ikasi zueneko garaia, hanka moztu ziotenekoa, gurpil aulkiaren hotsa, ama, Angela. Maximilian plazako Bavaria tabernako ataria, xake jokalariak. Penizilina kontrabandoa.
Xakea borroka da, gerra alegia. Gerra heriotza da. Bizirik jarraitzeko borrokatu behar. Xake jokoaren mugimenduak eta logika. Mutil gazte elbarria peoia izango da partida honetan. Errege eta erregina, Hilde anderea eta Angelaren aitaordea.
Neska-mutilak ditu protagonistak eleberri honek, neska-mutilek gustura irakur dezaketen eleberria da. Lehen pertsonan idatziriko historia sinplea, ez konplexua, oso erraz irakurtzen dena, narrazio zuzen eta erritmo bizikoa.

Izaskun

AROTZAREN ESKUAK



Sail honetakorik ez da asko argitaratzen Euskal Herrian eta proposatzen dizuedanak hirugarren argitaldia ikusi du honez gero: nobela beltzaz ari natzaizue, hain zuzen.
Ezin izango dugu Henning Mankell idazle suediar ospetsuaren eleberriekin konparatu “Arotzaren eskuak” askoz xumeagoa baita, baina Ladrón Aranaren obrak irakurlearen interesa bereganatzen du, narrazioaren barneko misterioak eta amaierako ezustekoak jakin-mina pizturik mantentzen duelako 248.orrialde arte. Narrazioak bukaeraraino eusten dio suspense eta tentsioari.
Ane ezagutzen ez duen aitonarengandik baserri baten jabe egin da. Baserria Nafarroan dago eta bere etxe ondoko lurrak txukuntzen ari dela hildako baten hezurdura aurkituko du. Hari horretatik tira eginez, bere burua gertaera misteriotsu eta arriskutsu batean nahasirik aurkituko du hilketa sail bat deskubrituz. Bigarren Gerrako historia bat azalaraziko du Geppert polizia zaharra ondoan duela.
“Ez dago batere gaizki. Polizia izatea pentsatu beharko zenuke, Duhalde andereño – erran zuen Geppertek.”
Idazkera argia, euskara ulerkorra; irakurterraza, atsegina. Oso gustura irakurtzen den intrigazko nobela.
“Arotzaren eskuak” Alberto Ladrón Arana idazle nafarraren (Iruñea, 1967) laugarren eleberria dugu hau eta gaztetxoendako proposatzen dizuedan “Xake Mate” bere bigarrena izan zen.

Izaskun

2008/01/22

LA SANGRE DE LOS INOCENTES


JULIA NAVARRO

• EDIZIOA: 2007 • ARGITALETXEA: Plaza & Janes
• ORRIALDEAK: 780 • ISBN: 9788401336379
• MARRAZKIGILEA: Edmund Berninger


Nobela luze bat. Nobela nahasia, pertsonaia asko, garai oso desberdinak, trama desberdinak, etab.
Hiru zati nagusi ditu, lehenengoa Montsègur (XIII.medea), kataroak, elizaren inkisizioa eta eskuizkribu bat. Bigarren zatia, Frantzia, D'Amis kondea, alemanak, mitoak eta errealitate krudela. Hirugarren partea, gaur egungo garaiak, epez euskaldunak, poliziak, islamistak eta mezu kezkagarriak.
Onartuko dut, gustura irakurri dut, baina ez dut uste memorian luze iraunduko duenik.