2008/02/04

AROTZAREN ESKUAK



Sail honetakorik ez da asko argitaratzen Euskal Herrian eta proposatzen dizuedanak hirugarren argitaldia ikusi du honez gero: nobela beltzaz ari natzaizue, hain zuzen.
Ezin izango dugu Henning Mankell idazle suediar ospetsuaren eleberriekin konparatu “Arotzaren eskuak” askoz xumeagoa baita, baina Ladrón Aranaren obrak irakurlearen interesa bereganatzen du, narrazioaren barneko misterioak eta amaierako ezustekoak jakin-mina pizturik mantentzen duelako 248.orrialde arte. Narrazioak bukaeraraino eusten dio suspense eta tentsioari.
Ane ezagutzen ez duen aitonarengandik baserri baten jabe egin da. Baserria Nafarroan dago eta bere etxe ondoko lurrak txukuntzen ari dela hildako baten hezurdura aurkituko du. Hari horretatik tira eginez, bere burua gertaera misteriotsu eta arriskutsu batean nahasirik aurkituko du hilketa sail bat deskubrituz. Bigarren Gerrako historia bat azalaraziko du Geppert polizia zaharra ondoan duela.
“Ez dago batere gaizki. Polizia izatea pentsatu beharko zenuke, Duhalde andereño – erran zuen Geppertek.”
Idazkera argia, euskara ulerkorra; irakurterraza, atsegina. Oso gustura irakurtzen den intrigazko nobela.
“Arotzaren eskuak” Alberto Ladrón Arana idazle nafarraren (Iruñea, 1967) laugarren eleberria dugu hau eta gaztetxoendako proposatzen dizuedan “Xake Mate” bere bigarrena izan zen.

Izaskun

No hay comentarios: