2008/08/30

Un mundo sin fin


Ken Follet

Los Pilares de la Tierra liburuaren jarraipena.

Oso gustora irakurri dut baina ez da lehenengoa bezain deigarria.

Nido vacio


Alicia Gimenez-Barlett

Nobela beltza

Interesgarria

2008/08/04

El juego del angel



El juego del ángel.

Carlos Ruiz Zafón

El alma de la ciudad


El alma de la ciudad. ( 2007ko Fernando Lara saria )

JESÚS SÁNCHEZ ADALID

2008/06/17

Instrucciones para salvar el mundo.


Instrucciones para salvar el mundo

Rosa Montero
320 orrialde Argitaratze data 2008/05/07
Eleberria

«La vida es bella, disparatada y dolorosa. Esta fábula para adultos intenta disfrutar de la belleza, colocar el dolor y reírse de ese disparate formidable.»
ROSA MONTERO

Oso gustora irakurri dudan liburua da. Hiru pertsonaia nagusi, biziaren gogortasun gordina eta itxaropenaretzat zirrikituak.

2008/05/07

HARAGIA


EIDER RODRIGUEZ
SUSA .- 2007

“Eta handik gutxira gaur” izan zen Eider Rodriguezen ( Errenteria, 1977 ) lehendabiziko liburua, ipuin bilduma hura ere. Liburu bat gustura irakurtzen dugunean idazlearen hurrengoaren zain egoten gara eta aurreiritziak ere sortzen ditugu: gutxienez maila berbera exigituko diogu egileari. Baina “Haragia”k ez digu hutsik egin. Liburua hamabi ipuinek osatzen dute eta guztietan pertsonaien sentimendu mundura eramango gaitu Eiderrek, gizon-emakumeon alderdi ezkutura.
“Sufritzen duen gizaki oro da haragia ” Elisabeth de Fontenay idazle frantziarraren aipua azaltzen da ipuin batean. Pertsonaia askok gordin, anker eta hotz jokatuko dute bizi duten errealitate gordin, anker eta hotzaren aurrean: langabeziaren, abandonuaren, hutsune afektiboek sorturiko oinazearen aurrean. Oinazea. Oinazeak gure baitara bihurtzen baikaitu, biluzten baikaitu. Pertsonaiek esaten ez dutena gorputzaren, haragiaren bidez adierazten dute. Bizitza da euren gaitzik ziurrena. Bizitza da gertatzen zaiena. Bizitza, besterik ez.
“ Imajina dezakezu norbere burua akabatzeko baliabideak jarriko balizkizu enpresa batek, asegurua edo hipoteka ahalbidetzen dizun bezala? “
Eiderrek badu bere estiloa. Bere idazkera, elipsiaren idazkera da: garrantzi handiagoa du ipuinetan esaten ez denak esaten denak baino, detaileek garrantzi handia dute pertsonaien egoera margotzeko. Lerro artean irakurri behar da. Erabat iradokitzailea da, izenburua eta azala bezalaxe.
Aizu! aldizkariaren Egimendi kazetariaren arabera, “ ipuin hauek gusturago irakurtzen dira bigarren aldian. Izan ere, lehenengo irakurketan garrantzirik gabeko detaile txikiak diruditenek esanahi handia hartzen dute ondoren.



Izaskun

2008/03/13

MARINEL ZAHARRAREN BALADA



S. T. COLERIDGE
(JOSEBA SARRIONAINDIAren itzulpena)
PAMIELA.- 1995


“Marinel zaharraren balada” (“The rime of the ancient mariner”) Samuel Taylor Coleridge (1772-1834) idazle britaniarraren obra eder hau euskaratu zigun Joseba Sarrionandiak 1995ean Iruñeko Pamiela argitaletxeak eginiko edizioan.
Poesia lan honek ezkontza batera sartzera doan gazte bati marinel zahar batek kontaturiko istorioa osatzen du. Nola marinel zaharra ontziratu zen, “lehendabizi Ekuatoreruntz nabegatu ondoren, itsasontzia ekaitzek Hego Polo aldeko eskualdera eraman zuten, eta nola han, marinel zaharrak, gupidarik gabe eta abegitasun legeak apurtuz, hil zuen itsas-hegaztia eta, ondorioz, zigor ugari eta gogorrek oldartu zuten, eta horrek eragin zizkion penak. Eta nolabait bere sorterrira itzuli zen.”
Istorio indartsua kontatzen digu poesia narratibo honek: ekaitza, patua, penitentzia ditugu trajediaren elementuak giro hotzeko itsas behelaino batez inguraturik. Marinel zaharra protagonista dugu eta ontziko gainerako marinelak ere agertuko zaizkigu izuak eta oinazeak harrapaturik.
Ez da poesia zaila, ez du errimarik; bertsotan kontaturiko narrazioa da eta atal bakoitzaren laburpena eskaintzen zaigu testuaren eskuin aldean. Istorioa zazpi ataletan banaturik dago. Ingelesezko eta euskarazko edizio elebiduna da, jatorrizko hizkuntzaz eta Joseba Sarrionandiak erabili zuen euskara aberatsez irakurtzen ahal dena.
Argitalpenak berak ere merezi du Gustav Doreren irudi benetan ederrez lagundurik topatuko baitugu.


Izaskun